Gizartea
KORONABIRUSA
12 urtetik beherakoentzako txertoak ez dira abenduaren bigarren hamabostaldia baino lehen iritsiko Espainiara
AGENTZIAK | EITB Media
Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, dosiak jasotzen direnean, txertoen ponentziak txertoak jartzeko proposamena egingo du, eta Osasun Publikoaren Batzordeak aztertuko du.
-
Haurren txertaketa. Argazkia: EITB Media.
Carolina Darias Osasun ministroak astearte honetan iragarri duenez, 12 urtetik beherakoentzako covid-19aren aurkako txertoak ez dira abenduaren bigarren hamabostaldia baino lehen iritsiko Espainiara.
SER kateari egindako adierazpenetan, ministroal esan du oraingoz ez dakiela zenbat txerto iritsiko diren. Duela astebete, Sendagaien Europako Agentziak onartu zuen Pfizer eta BioNTech farmazialarien egungo lizentzia europarra zabaltzea, txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat erabiltzeko, baina 12 urtetik gorakoentzat baino dosi txikiagoarekin.
Dariasek adierazi du txertoa ez dela helduentzat erabiltzen den bera, "Ez duelako disoluziorik behar" eta kopurua "txikiagoa" eta "desberdina" delako, nahiz eta bi dositan ere aplikatzen den.
Hala, dosiak jasotzen direnean, txertoen ponentziak txertoak emateko proposamen bat egingo duela eta Osasun Publikoaren Batzordeak aztertuko duela adierazi du.