Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
EAEko 18 udalerri gehiago batu dira semaforoaren zerrenda gorrira
ANE SANTESTEBAN | EITB Media
Gipuzkoak kezkatzen du gehien (510 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu gorrian jarraitzen du lurraldeko 68 udalerri gehiagorekin batera, hau da, aurreko astean baino bi gehiago.
-
Grafikoa: EITB Media.
(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)
Egoerak okerrera egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duen semaforoaren arabera. Hala, 137 udalerri daude eremu gorrian, ostegunean baino 18 gehiago. Gasteiz da horietako bat, 150eko langa gaindituta herri astinduenen zerrendara batu baita.
Gauzak horrela, Arabako 16 udalerrik, Bizkaiko 53k eta Gipuzkoako 68k osasun arloko prebentzio neurriak mantendu ezin diren jarduerekin aurrera jarraitu edo bertan behera utzi erabaki beharko dute.
Arabak ezin izan dio eremu laranjari eutsi eta, gaurdanik, lurralde gorria da, 100.000 biztanleko 174 kasurekin, 12 udalerrirekin batera. Azken orduetan hiriburua, Gasteiz, Legutio, Leza eta Ekora batu dira zerrendara.
Bizkaia gune gorrian dago oraindik, 100.000 biztanleko 197 kasurekin. 53 udalerri daude egoera berean, hau da, kolore gorriz margotuta, pasadem astean baino 12 gehiago. Bilbok, baina, laranjari eutsi dio, 16 udalerrireki batera, Barakaldo, Santurtzi edo Sopela kasu.
Gipuzkoako egoerak kezkatzen du batik bat, intzidentzia gora baitoa etenik gabe (510 kasu 100.000 biztanleko). Eremu gorrian dago lurraldea eta 68 udalerri, aurreko asten baino bi gehiago.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.