Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Covid pasaportearen deskargak 10 aldiz biderkatu dira EAEn

EITB Media

Orain arte, 1 170 000 osasun pasaporte jaitsi dituzte herritarrek Euskadin.

  • Osasun pasaportea. Argazkia: EITB Media

    Osasun pasaportea. Argazkia: EITB Media

Osasun pasaportearen deskargak 10 aldiz biderkatu dira azken bi egunetan Euskadin. Hain zuzen ere, orain arte egunean 2.000 agiri deskargatzen ziren, eta orain 22.000 dira.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, guztira 1.170.000 pasaporte jaitsi dituzte EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke: Nola deskargatu covid pasaportea

Atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen baimena eskatuko diola EAEko Auzitegi Nagusiari covid pasaportea ezartzeko. Gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan egin nahi du Gobernuak derrigor.