Itxi

Gizartea

Nafarroa

Iruñeko San Saturnino eguneko egitaraua

Agentziak | EITB Media

Eguraldia lagun izanez gero, Udalak ekitaldiak berreskuratuko ditu, pandemia dela eta, iaz ekitaldi guztiak bertan behera utzi ondoren.

  • 2019ko San Saturnino jaia.

    2019ko San Saturnino jaia. Argazkia: EFE

Azaroaren 29an, astelehena, Iruñeak hiriko zaindariaren eguna ospatuko du berriro: San Saturnino. Eguraldia lagun izanez gero, Udalak urteroko egitaraua berreskuratuko du. Prozesioa eta meza egingo dira santuaren ohorez, Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa irtengo da, La Pamplonesak bi kontzertu eskainiko ditu, eta udaletxeko sarreran jaiotza inauguratuko dute.

Egitaraua 10:00etan hasiko da. Udalbatza San Saturninoren omenezko elizara abiatuko da udaletxetik, eta San Zernin zaindariaren omenezko prozesiora batuko dira bertan. 10:15ean irtengo da prozesioa. San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Arazuri doktorearen pasealekua, Kale Berria eta San Saturnino kaleak zeharkatuko ditu, elizan amaitu aurretik.

Hauek ere joango dira prozesioan ordezkatuta: Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa; Duguna dantzari taldea; txistulariak, klarin eta tinbal jotzaileak, mazodunak eta libreak; La Pamplonesa; Udaltzaingoa; galako zaindariak; parrokiako kleroa; Katedraleko kabildoa; eta Udalbatzak. 11:00etan hasiko da meza, eta 12:15 aldera itzuliko da Udalbatza Iruñeko udaletxera.

Arratsaldean, 18:00etan, jaiotza inauguratuko du Iruñeko Jaiotzen Elkarteak udaletxeko sarreran; hura arduratuko da jaiotza egiteaz zein instalatzeaz.

La Pamplonesak ere parte hartuko du San Saturnino patroiaren omenezko eguneko egitarauan. Gayarre antzokian egingo ditu, abenduaren 28an, igandean, eta hilaren 29an, astelehenean, "Tardes de Zarzuela"ren bi emanaldi, 20:00etan. Andrea Jiménez soprano nafarra ere izango da emanaldiotan.