Itxi

Gizartea

Istripua Nafarroan

Bi motozale zauritu dira, horietako bat larri, Erriberrin

Agentziak | EiTB Media

Ezbeharra 16:38 aldera gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik bi motorrek talka egin dute. Motor-gidarietako bat hanka hautsi du.

  • Bi motozale zauritu dira, horietako bat larri, Oliten. Argazkia: Foruzaingoa

    Bi motozale zauritu dira, horietako bat larri, Oliten. Argazkia: Foruzaingoa

Pertsona bat larri zauritu da hanka hautsita arratsaldean, bi motorraren arteko talkan, N-121 errepidean, Erriberrin (Nafarroa). Bigarren motozalea arin zauritu da istripuan.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, ezbeharra 16:38 aldera gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik bi motorrek talka egin dute.

Foruzaingoa bertaratu da, eta ikerketa martxan jarri du.