Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Sestaon bikotekideari eraso egiteagatik

EITB MEDIA

Mugimendu feministak eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegun arratsalderako Sestaoko udaletxearen parean.

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Sestaon bere bikotekideari eraso egin izana egotzita, Radio Euskadik baieztatu ahal izan duenez.

Erasoa asteartean gertatu zen eta gizonak atxilotuta jarraitzen du, epailearen aurrera noiz eramango duten zain.

Sestaoko mugimendu feministak eraso matxista salatzeko eta biktimari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du ostegun arratsalderako (19:00) udaletxearen parean.