Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Janssenen txertoak Pfizerrenak eta Modernarenak baino eraginkortasun gehiago galtzen du denborarekin

AGENTZIAK | EITB Media

'Science' aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, Janssenen dosi bakarreko txertoaren eraginkortasuna % 13,1era jaitsi da otsailetik urrira; Pfizerrena, % 43,3ra, eta Modernarena, % 58ra.

  • Janssen txertoaren dosi bat

    Janssen txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE

Janssen koronabirusaren aurkako dosi bakarreko txertoaren eraginkortasunak nabarmen gehiago egiten du behera denborarekin, Pfizerrenarekin eta Modernarekin alderatuta, Science zientzia aldizkari ospetsuak argitaratutako ikerketa baten arabera.

Ameriketako Estatu Batuetan egin dute landa-azterketa 780.225 pertsonarekin. 

Azterketa horretatik ateratako ondorioen arabera, Janssen konpainiaren txertoa izan zen eraginkortasun gehien galdu zuena, % 86,4tik % 13,1era igarota martxotik irailera. Pfizerren eta Modernaren kasuan, galera txikiagoa izan zen, % 86,9tik % 43,3ra eta % 89,2tik % 58ra, hurrenez hurren.

Aipaturiko hiru txertoen eraginkortasuna denboran zehar aztertu duen lehen ikerketa izan da. Edonola ere, hirurek heriotzatik babesten dituzte txertatutako pertsonak. Hori bai, 65 urtetik beherakoak gehiago babesten ditu hortik gorakoak baino.