Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Covid-19 agerraldi bat baieztatu dute Basurtuko ospitalean

Agentziak | EITB MEDIA

Revilla pabiloiko pazienteei eta profesionalei eragiten die agerraldiak. Paziente positiboak eraikineko solairu berdinean biltzen ari dira.

  • Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

    Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

Basurtuko ospitalean koronabirus agerraldi bat atzeman dute asteazken honetan. Agerraldiak Revilla pabiloiko pazienteei eta profesionalei eragiten die, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Osasun Sailak gogorarazi duenez, litekeena da pandemiaren fase honetan tokian tokiko agerraldiak izatea.

Agerraldia baieztatu bezain laster, pabiloiko pazientei eta langileei PCR probak egin dizkiete, eta positibo eman duten pazienteak eraikineko solairu berean bildu dituzte.

Gainera, larrialdi zerbitzutik heltzen zaizkien paziente berri guztiei PCR proba egingo diete Revilla pabiloian ospitaleratu baino lehen.