Gizartea
Gertakaria
Nafarroako herritar bat hil da ehizan izandako istripu batean, Zaragozan
agencias | redacción
Oraingoz ez dakite nola gertatu den ezbeharra, baina Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian.
Nafarroako herritar bat hil da gaur goizean Zaragozako Sos del Rey Catolico udalerrian ehizan ari zenean, Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Gertakaria gaur goizean izan da, eta Guardia Zibila eta 112 larrialdi zerbitzuetako helikopteroa bertaratu dira, baina osasun langileek ezin izan dute ezer egin gizonezkoa suspertzeko.
Oraingoz ez dakite nola gertatu den ezbeharra, baina Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian.