Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute La Manadaren biktimaren datuak zabaldu zituen gizonarentzat

Agentziak | EITB MEDIA

Torreviejako gizaseme bat akusatuen aulkian jesarriko da Madrilgo emakumearen nortasun agiriaren argazkia foro batera igotzeagatik.

  • La Manada auziaren kontrako protesten argazki bat.

    La Manada auziaren kontrako protesten argazki bat. EFE

Torreviejako (Alacant) gizon bat akusatuen aulkian jesarriko da La Manadaren biktimaren datuak, zehazki, nortasun agiriaren aurrealdeko argazkia, sare sozialetan zabaltzeagatik. Akusazioak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du gizonarentzat.

Torreviejako 2 zenbakiko epaitegiak ahozko epaiketa abiatzeko autoa kaleratu du, eta aldeek euren eskaerak egin dituzte.

2016ko sanferminetan bost gizonek taldean bortxatutako emakumearen abokatuak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, sekretuak ezagutaraztea eta osotasun moralaren eta intimitatearen kontrako delituak egotzita.

Beste zigor proposamen bat ere egin du Teresa Hermida abokatuak. Bi urte eta egun bateko espetxe zigorra eta 18 hilabetez eguneko 15 euroko isuna galdegin du.

Akusatuak emakumearen nortasun agiriaren aurrealdeko argazkia partekatu zuen interneteko foro ezagun batean, 2018ko maiatzean, bortxaketa izan eta bi urtera.