Itxi

Gizartea

Epaiketa Palman

Zuzenean: Urdangarinek erantzukizunik eduki izana ukatu du

Erredakzioa

Aizoonen administratzaile izan zela aitortu du Palmako dukeak. "Kudeaketa zuzena izan zen", azpimarratu du. Ustelkeria guztiak Diego Torres kide ohiari leporatzen dizkio.

01:27
Urdangarinek inolako erantzukizunik izatea ukatu du

22:15ean: Epaileak beste atsedenaldi bat egitea agindu du. 22:30etan berriro helduko diote galdeketari.

21:30ean: Urdangarinen galdeketa 18 orduz luzatzen ari da eta baliteke astelehenean ere jarraitu behar izana.

20:20ean: Urdangarinek ukatu egin du 'Pepote' Ballesterri presioa egin izana 400.000 euro kobratzeko

19:05ean: Iñaki Urdangarinen deklarazioa goizalderarte luzatu daiteke, galdeketan dauden zenbait abokatuk onartutakoaren arabera.

18:30ean: Epaileak atsedenerako tartea deitu du eta galdeketa 18:40ean jarraitu dute.

17:10ean: Jose Castro epaileak galdeketa amaitu du 14 orduren ostean eta Fiskaltzaren txanda hasi da. Fiskalen galdeketak bi ordu iraungo dituela aurreikusten da.

16:45ean: Iñaki Urdangarinek ia 14 ordu darama Castro epaileari azalpenak eskaintzen.

15:30ean: Dukea bueltan da eta saioari ekin diote berriro.

14:15ean: Ignacio Blanco Valentziako Gorteen EUPVko diputatuak iragarri duenez, haren alderdiak Francisco Camps Valentziako Gobernuko presidente ohiaren eta Rita Barbera Valentziako alkatearen agertzea eskatuko dute, Noos Institutuarekin sinatutako kontratuen inguruan azalpenak eskatzeko.

14:05ean: Epaileak bazkaltzeko atseden bat agindu eta Urdangarinek epaitegia utzi du.

13:00ean: Jose Castro epailea 2006 baino lehen etaondoren Noos Institutuak igorritako posta elektrikoei eta faktureiburuz ari da galdezka.

12:10ean: Epaileak 15 minutuko atsedena agindu du eta abokatuak kafe bat hartzera joan dira. Castro epaileak Urdangarini deklarazioa hartzen jarraitzen du eta horretan 11 ordu eman ostean, oraindik ez du amaitu.

09:40ean: Manos Limpias sindikatuak iragarri duenez, baliteke gaurko saioan Cristina Infantak Noos Institutuarekin duen loturan sakontzea.

09:15ean: Mario Pascual Palmako dukearen abokatuak azpimarratu duenez, Urdangarin "kementsu" dago eta "gauzak azaltzen jarraitzeko irrikitan dago".

09:23ean: Atzo bezala, Iñaki Urdangarin Palmako dukea oinez sartu da epaitegira. Maria Pascual Vivesekin doa eta "egun on" esan die bertan bildutako kazetariei. Atzo baino aurpegi lasaiago nabaritzen zaio dukeari eta irribarre txiki batzuk ere bota ditu.

Hogei bat lagunek oihuka hartu dute dukea: 'Alde egin Mallorcatik', 'Lapurra' eta 'Non dago Infanta'. Urdangarin Jose Castro epailearen aurrean izango da gaur berriro ere, Noos Institutuaren bitartez ustez 5,8 milioi euroren desbideratzea egotzita.

Larunbat honetan ia bederatzi orduz epaitegian egindako adierazpenetan, Palmako dukeak haren errugabetasuna defendatu zuen eta Noos Institutuaren kudeaketarekin eta kontabilitatearekin zerikusirik ez zuela azpimarratu zuen. Zentzu honetan, Dieso Torres bazkideari leporatu zion horren erantzunkizuna. Halaber, Cristina Infanta "bigarren mailako lekuko bat" zela esan zuen.

Baliteke Torresekin aurrez aurre deklaratu behar izatea

Castro epaileak aurreratutakoaren arabera, Urdangarin berriro ere deklaratzera deituko du asteburuko saioa amaitu ondoren.

Litekeena da deklarazio hori froga berrien agerpenak behartzea, edota Diego Torres Nooseko kide ohiak deklaratzeko borondatea agertzea, eta Legeari jarraituta, biek aurrez aurre deklaratu behar izatea, bien deklarazioak kontrajarriak izanez gero.

Larunbat goizean epaitegira heldu zenean Urdangarinek kazetariei zuzendu zitzaien. Palmako dukeak esan zuenez, bere "ohorea" eta "lan-ekintzen zintzotasuna" babestera zetorren.