Itxi

Gizartea

Urdangarin, epaitegian

Epaileak gehiegotan deituko du Urdangarin hurrengo asteetan

Erredakzioa

Palmako dukea Diego Torres kide ohiarekin aurrez aurreko deklarazioa egitera behartu lezakete epaileak bien deklarazioetan kontraesanak ikusiz gero.

  • Urdangarin eta bere abokatua.

    Urdangarin eta bere abokatua. Argazkia: Efe.

Jose Castro Palmako Instrukzioko hirugarren epaitekiko titularrak Iñaki Urdangarin Palmako dukeari ohartarazi dio asteburu honetatik aurrera ere deklaratzera deituko duela, Noos Institutuaren irregulartasunen inguruko datu berriak biltzen dituen bitartean. Horixe da epaitegietako iturriek aditzera eman dutena.

Hala ere, etorkizuneko galdeketek ez dute zertan froga berrien agerpenarekin lotuta zertan egon; Diego Torres Nooseko kide ohiarekin lotuta egon daitezke, Torresek berriro deklaratzeko borondatea agertuz gero. Gainera, eta Legeak aurreikusitakoari jarraituta, baliteke Urdangarinek eta Torresek aurrez aurre deklaratu behar izana, bien bertsioetan kontraesan nabarmenak egonez gero.