Itxi

Gizartea

Urdangarin, epaitegian

Urdangarinek 300.000 euro hartu zituen ezkutuko enpresa baten bitartez

Erredakzioa

Antza denez, Palmako dukeak Global Corporate izenpean sortutako erakunde multzoa erabili zuen. Erakunde horiek Espainian, New Yorken eta Wyomingen zuten euren egoitza.

  • Urdangarinek, ustez, 300.000 euro kobratu zituen Global Corporaten bitartez.

    Urdangarinek, ustez, 300.000 euro kobratu zituen Global Corporaten bitartez. Aragzkia: Efe

Jose Castro Palma Arena auziko epaileak Noos Institutuko ikerketako azpi-pieza bat zabaldu du. Pieza horren arabera, Iñaki Urdangarin Palmako dukeak ustez 300.000 euro kobratu zituen Global Corporaten barruan zeuden erakunde talde bat eztaldura moduan erabilita. Global Corporatek egoitzak zituen Espainian, New Yorken eta Wyomingen.

Pieza honen gaineko sekretua kentzea erabaki du magistratuak gaiarekin erlazionatutako inputatu gehienek, Urdangarinek batez ere, deklaratu egin dutelako eta dokumentuak desagertzea edo aldatzea ekiditeko, baita Globaleko kontu korronteetatik kapitalak ateratzea ere.

Izapide horietako dokumentuen arabera, Palmako dukeak Global Corporate 'eztaldura' gisa erabili zuen 300.000 euro kobratzeko, epaitegietako iturriek aditzera eman dutenez. Global Palma Arena auziko aumarioaren 25. piezan dago, Telefonica eta Altadis izenak agertzen ziren eskuz idatzitako dokumentu batean.