Itxi

Gizartea

Epaiketa Palman

'Urdangarin', orduro 800 aldiz baino gehiagotan aipatuta Twitterren

Erredakzioa

Gainera, Facebooken 'Urdangarin' hitza duten 60 orrialde baino gehiago daude (29.000 jarraitzaile baino gehiagorekin).

  • Urdangarin, Palmako epaitegiaren aurrean

    Urdangarin, Palmako epaitegiaren aurrean. Irudia:EFE

'Urdangarin' hitza orduro 800 aldiz baino gehiagotan aipatu da gaur, larunbatean, Twitterren eta "Palmako epaitegiak" 'trending topic' (hitz bilatuena) izan da lehenengo ordutik, Palmako dukearen deklarazioa hasi den unean.

Hori agertzen da Vipnet360 'online' marketing enpresak egin duen txostenean. Gainera, Facebooken 'Urdangarin' hitza duten 60 orrialde baino gehiago daude (29.000 jarraitzaile baino gehiagorekin), eta "ia guztiak" Iñaki Urdangarinen kontrakoak dira, kritikak egiteko lekuak, alegia.

Twitterren gaia egonkor mantendu da goiz osoan eta, arratsaldean, enpresatik azaldu dutenez, "datu esanguratsu" bat agertu da; ia 14 tweet 'Urdangarin' hitzarekin minuturo.

Albisteetako, blogetako eta foroetako aipamenak asko izan dira azken hilabetean; bakarrik otsailean Googlen 6.090.000 aipamen baino gehiago izan dira.