Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
-
Grafikoa: EITB Media.
Gasteiz, Azkoitia eta Astigarraga (Gipuzkoa) bezala, izurriaren transmisio "txikiko" udalerri bihurtu dira, tasa metatua 60 kasutik jaitsi baitute, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Agurainek, aldiz, okerrera egin du eta eremu laranjan sartu da.
Arabak gune berdean jarraitzen du (55 pilatutako kasu), eta azken orduetan, eremu horretara jauzi egitea lortu Gasteizek (56 kasu), Laudiori eta Amurriori batuta. Aldiz, Agurainen nabarmen egin du gora izurriaren transmisioak, eta 354 punturekin, gune laranjan sartu da. Hortaz, ez dago udalerri horirik Araban.
Bizkaiak intzidentzia metatua jaitsi du (54 kasu 100.000 biztanleko). Ondarroak laranjaz margotuta jarraitzen du.
Hori, berriz, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo (60ko langatik gertu, 67,68), Derio (60,89), Durango, Elorrio, Gorliz eta Lekeitio.
Eremu berdean ere ez da aldaketarik izan. Honakoek osatzen dute zerrenda: Abanto, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
Gipuzkoak horiz jarraitzen du, ez baitu lortu intzidentzia tasa jaistea (bezperan bezala, 68 kasutan dago 100.000 biztanleko).
Lurraldearen kolore berarekin, bestalde, honako udalerri hauek daude: Andoain, Azpeitia, Donostia, Beasain, Lasarte-Oria, Mutriku, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zarautz.
Astigarragan eta Azkoitian, hobera egin du egoerak, eta berdez ageri dira orain. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Usurbil, Zumaia eta Zumarraga ere transmisio "txikiko" eremu horretan daude.
EAEko udalerri handi bakar bat ere ez dago eremu gorrian.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.