Gizartea
Koronabirusa
Ostegunetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak
EITB MEDIA
EAE normaltasun berrian sartuko da ostegunean, lehendakariak desaktibatu egin baitu osasun larrialdia.
-
Terraza bat Gasteizen. Argazkia: EITB Media
Iñigo Urkullu lehendakariak bertan behera utzi du osasun larrialdia, eta Euskadi normaltasun berrian sartuko da ostegunean.
Ostegunetik Euskadin indarrean egongo diren murrizketaki:
- Espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan % 80eko muga egongo da
- Leku itxietan edota kanpoaldean egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan debekatuta egongo da jatea eta edatea; ura bakarrik edan ahal izango da. Jateko eta edateko propio egokitutako lekuetan izan bakarrik kontsumitu ahal izango da.
- Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da barrualdeetan. Kanpoaldean ere bai, segurtasun tartea ezin bada errespetatu
Ostegunean bertan behera geratuko diren murrizketak:
- Gainerako edukiera eta ordutegi mugak bertan behera geratuko dira
- Pertsona taldeek ez dute kopuru mugarik izango
- Kontsumitu ahal izango da tabernetako barretan
- Kontzertuak zutik disfrutatu ahalko dira
- Gazte lonjak eta lokalak berriz ireki ahalko dira