Itxi

Gizartea

'Palma Arena' auzia

Urdangarin, epailearen aurrean: Zein izango da Dukearen estrategia?

L.E.

Palma Arena auzia gertutik jarraitzen duten kazetariek Radio Euskadin esan dutenez, litekeena da Urdangarinek Noos Institutuaren lana justifikatzen saiatzea.

01:19
Urdangarinen deklarazioak ikusmin handia piztu du

Iñaki Urdangarinek epailearen aurrean deklaratuko du larunbatean 'Palma Arena' auziko inputatu gisa. Hala ere, ez dago batere garbi zein izango den Palmako Dukeak bere defentsarako hautatuko duen estrategia, nahiz eta aditu gehienen ustez, Noos Institutuaren jarduera justifikatzen saiatuko den.

Uste horren alde agertu dira, hain zuzen, Felipe Armendariz Diario de Mallorcako kazetari nafarra eta Alicia Gutierrez Publico egunkarikoa Radio Euskadin egindako adierazpenetan.

Armendarizen ustez, Urdangarinentzat egindakoa onartzea eta kalteen ordaina bere gain hartzea litzateke, horrekin Cristina infantaren inputazioa ere saihestu lezakeelako. Hala ere, aukera horren alde egitea ezusteko galanta litzateke auzia jarraitzen ari diren guztientzat.

Baina Dukearen abokatuak epaiketetan izanten duen jarrerari jarraituta, litekeena da Urdangarinek Noos Institutuaren jarduera guztiak justifikatzen saiatzea, "gizartearen alde egiteko espiritua" zuela aitzakiatzat hartuta.

Diego Torresi errua bota

Deklarazioaren inguruan ere bada bestelako usterik: Palmako Dukeak Diego Torres kide ohiari erru guztia bota eta konplot baten biktima bezala agertzeko jarrera agertuko duen ala ez.

Armendarizen eta Gutierrezen hitzetan, estrategia hori "traketsa" lizateke, baina ezin daiteke inola ere baztertu, hori baita errege etxearen ingurukoek defendatu dute bertsioa.

Iñaki Urdangarinen defentsat aukera baten zein bestearen alde egin arren, zigorrik gabe geratuko den ideia gero eta zabalduago dago herritarren artean, bi kazetariek azpimarratutakoaren arabera.