Gizartea
Koronabirusa
Kutsatzeek behera egin dute berriro Nafarroan eta ospitaleratze bakarra izan da
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Guztira, 31 pertsona daude Osasunbideko erietxeetan, horietatik zazpi ZIUn.
-
Hainbat lagun Iruñeko terraza batean. Argazkia: EFE
Nafarroan 16 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan 707 proba diagnostiko egin ostean (positibotasuna % 2,3an kokatu da), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Bezperan baino 17 gutxiago dira, eta duela astebete baino bat gutxiago. Dena dela, duela 14 egun baino sei gehiago dira.
Erietxeetako egoerari dagokionez, azken orduetan, pertsona bakarra eraman behar izan dute ospitalera covid-19ak eraginda. Hala, guztira 31 pertsona daude Osasunbideako ospitaleetan, eta horietatik zazpi larri daude ZIUn. Zorionez, ez da inor hil koronabirusagatik.
Herrika, Zizur Nagusian hauteman dituzte positibo gehien, hiru, hain justu. Artikan, Noainen, Irunberrin eta Iruñeko Iturrama auzoan, bina kasu zenbatu dituzte. Koronabirusak jotako pertsonen bat atzeman duten gainerako herrietan kasu bakarra izan da.