Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Donostia eta bederatzi udalerri gehiago eremu berdera igaro dira

A. S. | EITB Media

Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati Gipuzkoan. Andoainek, aldiz, ezin izan dio eremu berdeari eutsi.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Donostiak eremu berdera igarotzea lortu du azken orduetan, beste bederatzi udalerrirekin batera, Covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Honako hauek dira: Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati, Gipuzkoan. Andoain, berriz, eremu horira itzuli da datuak okerrera egin ostean.

Araba (100.000 biztanleko 77 kasurekin) 60ko helburu horretatik gero eta gertuago dago. Ospitaleetako presioak ere behera egin du EAEn, baina 41 gaixo daude larri, bezperan baino bat gehiago. 75 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 30 gutxiago. 

Araba da EAEn intzidentzia txikiena duen lurraldea (77 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek eta Agurainek ere. Laudiok eta Amurriok berdeari eutsi diote. Ez dago udalerririk ez eremu gorrian ezta laranjan ere.

Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (88 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitiok jarraitzen du gorritik ezin irtenda.

Laranjan, berriz, Ondarroa dago.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes,  Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zornotza. 

Elorriok, Galdakaok, Markina-Xemeinek, Mungiak, Ortuellak eta Trapagaranek berdeari eutsi diote. Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla ere gehitu dira azken orduetan.

Gipuzkoa (89 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Mutriku laranjatik irten ostean, ez dago udalerririk ez eremu horretan ezta gorrian ere Gipuzkoan.

Horian, berriz, hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Eibar,  Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Oiartzun, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia. Andoainen egoerak okerrera egin eta ezin izan dio berdeari eutsi. Mutriku, aldiz, laranjatik irten ostean gehitu zaie.

Astigarragak, Bergarak, Debak, Hernanik, Legazpik, Lezok, Pasaiak eta Zumarragak eremu berdean jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera baita Arrasate, Donostia, Errenteria, Lazkao y Oñati

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.