Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Andoain eremu berdean sartu da, datuak hobetuta

I. R. | EITB Media

Guztira, 17 herri daude semafaroaren eremu berdean. Laranjan jarraitzen dute Ondarroak eta Mutrikuk, eta gorritik ezin irtenda dabil Lekeitio.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Gero eta udalerri gehiago ari dira eremu berdera jauzi egiten. Covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera, oraingoan Andoainek lortu du berdera igarotzea

Gaurko datuei erreparatuz gero, 110 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino 10 gutxiago, eta intzidentzia metatua 99 kasuraino jaitsi da. Egoera larrian dauden pertsonak ere murriztu dira, 46 baitira.

Araba da EAEn intzidentzia txikiena duen lurraldea (85 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek eta Agurainek ere. Laudiok eta Amurriok berdeari eutsi diote. Ez dago udalerririk ez eremu gorrian ezta laranjan ere.

Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (99 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitiok jarraitzen du gorritik ezin irtenda.

Laranjan, berriz, Ondarroa dago.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza. 

Elorriok, Galdakaok, Markina-Xemeinek, Mungiak, Ortuellak eta Trapagaranek berdeari eutsi diote.

Gipuzkoa (98 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Mutrikuk laranjan jarraitzen du, eta Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu gorrian.

Horian, berriz, hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Astigarragak, Bergarak, Debak, Hernanik, Legazpik, Lezok, Pasaiak eta Zumarragak eremu berdean jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera baita Andoainek ere.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.