Gizartea
Palma Arena auzia
Matasek Ballesterri: 'Ez sartu ur handitan eta ordaindu' Urdangarini
Erredakzioa
Governeko kargudun oiharen arabera, Matas presidenteak "Urdangarinekin zerikusia zuen guztiari oniritzia" emateko esan zion.
-
Pepote Ballester, Governeko Kirol zuzendari ohia, epaitegietatik ateratzen. Argazkia: Efe.
"Ez zaitez ur handitan sartu eta ordaindu iezaiozu", esan zion Jaume Matas Governeko presidente ohiak Jose Luis 'Pepote' Ballester Kiroletako zuzendari nagusiari. Hitz horiekin Iñaki Urdangarin Palmako Dukeari Noos Institutuak antolatutako turismoaren eta kirolaren bigarren foroagatik erreklamatutako diruak ordaintzeko agindua eman zion, naiz eta momentu hartan, jada, Urdangarin Noos Institututik kanpo egon.
2007. urtea zen eta handik aurrera Cristina infantaren senarrak eta Ballesterrek 1985tik zuten lagunarteko harremana hautsi zuten.
Aurreko guztia Ballesterrek larunbatean kontatu zion Jose Castro Palma Arenako epaileari. Ballester auziko 25. atalean inputatuta dago. Kirol zuzendari oiharen arabera, Palmako Dukeak 2007an deitu zion 400.000 euro erreklamatzeko, turismoaren eta kirolaren foroagatik kobratzeko falta zirenak, Noosek ez baitzituen agindutako guztia bete.
Zalantza barik ordaintzen zitzaion
Angel Aragon eta Juan Piña abokatuak ondoan zituela, Matasi ordaindu beharrekoa gehiegi zela esaten ez ziola inoiz entzun esan zion Ballesterrek epaileari, nahiz eta Palman 2005ean eta 2006an egindako bi foroengatik Urdangarinen erakundeari 1,2 eta 1,1 milioi euro ordaindu, hurrenez hurren. "Zalantzarik ez nuen izan; diru hori ordaindu egin zen Urdangarinek proposatutakoa zelako", azpimarratu zuen.