Gizartea
Koronabirusa
Pertsona bat hil da Nafarroan, azken urtebetean kasu gutxien hauteman diren egunean
I. R. | EITB MEDIA
10 kasu baino ez dituzte hauteman Nafarroan azken orduetan; larunbatean baino 18 kasu gutxiago dira eta iazko uztailetik hona erregistratutako kopururik txikiena.
-
Nafarroako ospitale bateko pasilloa. Argazkia: EITB
Egun gazi-gozoa Nafarroan pandemiari dagokionez, pertsona bat hil baita azken orduetan koronabirusak jota, hain zuzen ere, 2020ko uztailetik kasu gutxien hauteman diren egunean. Nafarroako Foru Erkidegoan, 10 kasu baino ez dira zenbatu azken 24 orduetan, larunbatean baino 18 gutxiago.
Atzo egin ziren 770 probetatik % 1,3 izan ziren positiboak.
Iruñean eta Atarrabian atzeman dituzte kutsatze gehien, bina kasurekin.
Covid-19a duten 48 gaixo daude erietxean, eta horietako 12 ZIUn daude.