Gizartea
KORONABIRUSA
Kutsatzeak eta ZIUetako covid gaixoen kopurua duela hiru hilabeteko mailara itzuli dira EAEn
EITB MEDIA
Osasun Sailak 104 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan, ekainaren 20an atzeman zituztenen pare. Zainketa intentsiboetako unitateetan 45 lagun daude covid-19rekin, bezperan baino zazpi gutxiago.
-
Hiru adineko banku batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 104 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan EAEn, aurreko egunean baino 92 gutxiago. Ekainaren 20tik ez zen hain kopuru txikia erregistratzen.
Atzo 4.619 proba diagnostiko egin zituzten PCR eta antigeno testen artean, eta % 2,3k eman zuten positibo.
Lurraldeka, 9 positibo izan ziren Araban, 68 Bizkaian eta 27 Gipuzkoan.
Ospitaleko egoera ere ekainaren 20an erregistratu zenaren parekoa da. Atzo, 12 paziente ospitaleratu zituzten plantan, covida dela eta, eta 45 lagun ziren ZIUn arrazoi honengatik, aurreko egunean baino zazpi gutxiago.