Gizartea
DESAGERTUA
Berrobin desagertutako gizonaren bilaketa lanei berrekin diete, bere motorra eta motxila agertu eta gero
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Bilaketa lanetan miatzen ari ziren mendi inguru batean aurkitu zituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.
-
Bilaketan parte hartzen ari diren langile eta boluntarioak. Argazkia: SOS Deiak
Euskadiko larrialdi zerbitzuek eguneko lehen orduan ekin diete berriro asteartetik Berrobin falta den 33 urteko gizona bilatzeko lanei, atzo arratsaldean haren motozikleta eta motxila aurkitu ondoren. Miatzen ari ziren mendi aldean agertu ziren biak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzaren hainbat unitatek, Euskadiko Txakurren Salbamendu Taldeak, Gurutze Gorriak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta inguruetako dozenaka boluntariok bilaketa lanetan jarraitzen dute, buru-belarri.
Bilaketan ari diren hainbat lagun, mapak aztertzen. Argazkia: SOS Deiak
Atzo motoa eta motxila agertu ziren tokitik bertatik hasi dute gaur bilaketa, zantzu gehiago aurkitzeko esperantzan.