"Publiko-pribatu dikotomia gabeko hezkuntza sistema" proposatu du EH Bilduk
EH Bilduk hezkuntza sistemari buruzko proposamena egin du, zeresana emango duena. Atzo, Donostian egindako konferentzia politikoan, hamar afiliatutik ia bederatzik babestu zuten zuzendaritzak aurkeztutako proposamena.
Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatea oinarri hartuta egindako proposamena da, eta EH Bilduk egungo hezkuntza sistemaren sakoneko eraldaketa proposatzen du. Besteak beste, sare publikoaren eta itunpekoaren banaketarekin amaitzea, euskal hiztun eleanitzak lortzeko murgiltze eredu bakarra eta udalek matrikulazio zein bertako hezkuntza proiektuan eskumen handiagoa izatea proposatu ditu ezker abertzaleko koalizioak.
"Publiko eta itunpeko dikotomikoarekin amaitzeko ordua" iritsi da, Pello Otxandiano EH Bilduko Programa zuzendaria. "Bi abiadura" dituen hezkuntza sistema ez dela bideragarria iritzi dio, eta horregatik, "planteamendu bateratzaile batera salto" egin eta "hezkuntza sistema errotik" aldatzea proposatzen du.
Mahai gainean jarritako testuaren arabera, ikastetxe bakoitzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hitzarmena adostuko luke, eta konpromiso batzuen truke finantzaketa osoa, % 100, publikoa izango litzateke, betiere, egungo izaera juridikoa galdu gabe. Horrek esan nahi du sare horretako ikastetxeak aukeratuta familiek ez luketela kuotarik ordainduko. Hitzarmenetik kanpo geratzen diren eskolek ez lukete Jaurlaritzatik dirurik jasoko.
D ereduak derrigorrezko hezkuntza amaituta euskalduntzea lortu ez duela ikusita, galdera jarri du EH Bilduk mahai gainean: "Derrigorrezko eskolaldiaren amaieran euskal herritar guztiek eleanitzak izan beharko al lukete? Bai ala ez? Hori bada helburua, zein da irtenbidea?".
Bildarratz: "Udazkenerako urratsak ikusiko ditugu"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, orain bi aste, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ere hezkuntza itun berria adosteko premiaz hitz egin zuen, eta testua ontzen ari zirela aurreratu zuen.
Sailburuaren hitzetan, datorren 30 urteetarako oinarri izango den testua izango da, egoera berrietara moldatuko dena. "Atal asko jorratu behar dira, hezkuntzaren deszentralizazioa, sare ezberdinen arteko orekak, giza kohesioa, etorkin kopurua...", adierazi zuen Bildarratzek. Baikor agertu zen sailburua, epe laburrean emaitzak espero baititu: "Udazkenerako, hezkuntza hitzarmenaren inguruan urratsak ikusiko ditugu".
Udalekin harremanak landuko dituztela baieztatu zuen, sailburuak ere: "Udalak eskatzen ari dira beraiek ere parte hartzea eta ari gara esperientzia pilotoa martxan jartzen, noraino iritsi gaitezkeen jakiteko", azaldu du. Hezkuntza sailburuaren hitzetan, "elkarrekin egin behar da bidea, ikastetxea ahalduntzeko'".
Albiste gehiago gizartea
Getxoko Udalak azpimarratu du lan egin beharko dela sokamuturraren etorkizunari buruz ados jartzeko
'Sokamuturra Ez!' plataformak elkarretaratzea egin du jardueraren ordu berean, Algortako Portu Zaharrean, Getxoko jaietan animaliak erabiltzeari utz diezaioten eskatzeko.
Zarrakazteluko sutea "giza ekintza batek" eragin zuela baieztatu dute
Amparo Lopez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak adierazi duenez, larunbat gauean Zarrakaztelun piztutako sutea nola sortu zen "ikertzen" ari dira, eta "Poliziaren lana errespetatu" behar dela esan du. "Badakigu giza ekintza batek eragin" zuela sua. Halaber, "nekazaritza eta basogintzako edozein jarduera" egitea debekatu dute.
Kezka nagusi Zarrakaztelun, arratsaldean ekaitz lehorrak botako dituelako sutearen inguruan
Jon Diez de Eure Nafarroako suhiltzaileen sarjentuak EITBri azaldu dionez, Zarrakaztelun piztutako sutea "ezin da kontrolatutzat jo".
Espainiako Gobernuak inpugnatu egin du Jumillako kiroldegietan musulmanei otoitz egitea galarazteko akordioa
Espainiako Gobernuaren ustez, "modu arbitrarioan murriztu da" aspalditik egiten zen ospakizun bat, eta horrek urratu egiten ditu Administrazioaren erlijio-askatasunaren, berdintasunaren eta neutraltasun konfesionalaren printzipio konstituzionalak.
Mutil bat atxilotu dute Erriberagoitian, gizon bat indarkeriaz hil omen duelako
Biktima etxebizitza baten ondoan aurkitu zuten, Bilorian, eta ustezko erasotzailea ordu batzuk geroago atxilotu zuten, Añanan.
Piratek Donostiako kaia abordatuko dute beste behin
Goizean goizetik ehunka pertsona ibili dira ontziak prestatzen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Kontxako hondartzara iristeko. 'Auzolanari tiraka' lelopean, aniztasunaren aldeko banderak altxatuko dituzte, eta gizarte-bazterketaren aurka arraun egingo dute.
Hasi dira asiloa eskatzen duten adingabeak Kanarietatik Penintsulara bideratzen
Aurreikusita dago astelehen honetan hamar gazteko lehen taldea nazioarteko babeserako Estatuko baliabideetara lekualdatzea, Auzitegi Gorenaren agindua betez.
21 urteko emakume bat hil da Donostian, moto-istripuz
Biktima motozikleta bateko bidaiaria zen. Gidaria, 22 urteko gizon bat, zauritu egin da.
Zarrakazteluko sutea kontrolik gabe doa aurrera, baina herritarrak salbu daude
Nafarroako Babes Zibilak eskatu du kaltetutako eremura ez hurbiltzeko. Eguraldiak hobera egin du, eta inguruko herrietako bizilagunek etxeetako leihoak ireki ditzakete, aireztatzeko.
Gizonezko bat atxilotu dute Algortan, Portu Zaharreko jaietan sexu-eraso bat egiteagatik
Udalak eta Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:00etan, Portu Zaharreko eskaileretan.