Gizartea
Gipuzkoa
Lurraldebusek gaueko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu larunbatetik aurrera
I. G. | EITB MEDIA
Erabiltzaileek covid-19a ez hedatzeko indarrean dauden arauak bete beharko dituzte, eta edukiera-muga % 80koa izango da.
-
Lurraldebuseko autobus bat. Irudia: Lurraldebus
Gipuzkoako garraio publikoaren zerbitzuak, Lurraldebusek, gaueko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu larunbat honetatik aurrera (hilak 18), pandemia hasi zenetik mugatuta egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak gaur iragarritako murrizketen erlaxaziora egokitzeko.
Lurraldebusen gaueko ordutegiak larunbat goizaldetik aurrera berreskuratuko dira, erabiltzaileek covid-19a ez hedatzeko indarrean dauden arauak bete beharko dituzte eta edukiera % 80an mantenduko da.
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gogorarazi duenez, Lurraldebusen ordutegiak eta edukierak pandemiaren bilakaerara egokitu dira.