Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Futbol estadioek % 60ko gehieneko edukiera izango dute

EITB MEDIA

Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.

  • San Mamesek 31.786 zaleko gehieneko edukiera izango du. Argazkia: EFE

    San Mamesek 31.786 zaleko gehieneko edukiera izango du. Argazkia: EFE

LABIk % 60ra egokitu du futbol estadioetako gehieneko edukiera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi zuen moduan. Hala, Lehen Mailako eta Bigarren Mailako futbol-estadioetan, beraz, edukiera % 30etik % 60ra igotzeko aukera izango dute. Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.

LaLiga Santander ligako euskal taldeei dagokienez, zale kopuru hau hartu ahalko dute zelaietan:

- Alaves (Mendizorrotza): 14.109 zale.

- Athletic (San Mames)31.786 zale.

- Reala (Reale Arena): 23.700 zale.

LaLiga SmartBank ligako euskal taldeen artean, berriz, Ipuruak bakarrik du 5.000 ikusle baino gehiago hartzeko edukiera, eta, beraz, % 60ko edukierara egokitzeko aukera izango du Eibarrek:

- Eibar (Ipurua): 7.083 zale.

Saskibaloian, aldiz, % 40ra egokitu du estadioetako gehieneko edukiera. Hala, Bilbao Arenak 10.014 zale hartu ahalko ditu, gehienez ere, eta Buesa Arenak, 15.716.