Gizartea
Desagertua
Goizean berriro ekin diete Berrobin asteartean desagertutako gizonaren bilaketa lanei
O.P. | Eitb Media
Goiz-goizetik, zaintza eta erreskate profesionalak eta boluntario ugari bildu dira Berrobin astearte goizean desagertutako 33 urteko gizonezkoa bilatzeko.
-
Bilaketa taldea, atzo Berrobin. Argazkia: SOS Deiak
Euskadiko larrialdi zerbitzuek berriro ekin diote larunbat goiz honetan joan den asteartetik desagertuta dagoen Berrobiko 33 urteko gizonezkoa bilatzeko lanei, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Berrobi inguruko mendi eta bideetan ari dira bilaketa lanak egiten, batez ere.
Bilaketa lanetan dihardute Ertzaintzaren mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek, Txakurren unitateak eta helikoptero batek, baita Gurutze Gorriak, DYAk eta Gipuzkoako Suhiltzaileek ere. Gainera, 50 boluntario ere ari dira parte hartzen.
Euskadiko Larrialdietako Boluntarioen Elkarteak eskatu du gazteari buruzko informaziorik izanez gero, agintariekin harremanetan jartzeko edo 112 telefonora (larrialdietarako telefonoa) deitzeko.