Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Galdakao eta Trapagaran ere berde dauden udalerrien zerrendara batu dira

A. S. | EITB Media

Gainera, Urnieta eremu horira igaro da. Ondarroak, ordea, ezin izan dio horiari eutsi, eta laranja jarri da semaforoa Bizkaiko udalerri horretan.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Galdakao eta Trapagaran eremu berdera igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gainera, Urnieta eremu horira igaro da. Ondarroak, ordea, ezin izan dio horiari eutsi, eta laranja jarri da semaforoa Bizkaiko udalerri horretan.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 150 kasutik jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan; horrenbestez, uztailaren 2tik lehenengoz, covid-19aren transmisio-egoera tentsionatua izatetik moderatua izatera igaro da. Hala ere, 215 positibo atzeman dituzte azken orduetan.

Arabak (118 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.

Bizkaian ere hori jarraitzen du semaforoak (146 kasu 100.000 biztanleko), eta Lekeitio da EAE osoa gorri dagoen udalerri bakarra.

Laranjan, berriz, Zallari, Ondarroa gehitu zaio azken orduetan.

Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza daude. 

Ortuellak berdeari eutsi dio, eta zerrendara gehitu dira Galdakao eta Trapagaran ere.

Gipuzkoa (152 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago eta ez dago udalerririk eremu gorrian.

Aretxabaletan, Elgoibarren eta Mutrikun laranjaz ageri da semaforoa. 

Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte- Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. Urnieta batu da azken orduetan, egoerak hobera egin eta gero.

Villabona da berdean dagoen Gipuzkoako udalerri bakarra.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.