Itxi

Gizartea

URTAROAK

Hasi da udazkena

A. S | EITB MEDIA

Iragarpenaren arabera, euria egingo du egunotan eta tenperatura freskoak izango ditugu.

  • Baztan. Bego Arizmendi, eitb.eus-eko erabiltzailea

    Baztan. Bego Arizmendi, eitb.eus-eko erabiltzailea

Gaur, irailaren 22an, 21:21ean, hain justu, udazkenari eman diogu ongietorria. Urtaro honek 89 egun eta 20 ordu iraungo du, eta abenduaren 21ean amaituko da, neguaren hasierarekin. Iragarpenaren arabera, euritsu eta tenperatura freskoekin hasiko dugu.

Adituen hitzetan, iluntzetan, Artizarra, Jupiter eta Saturno izango dira nagusi zeruan, eta egunsentian, berriz, Marte izango da ikusgai azarotik aurrera, eta Merkurio, urrian eta azaroan. Azaroaren 19an, ilargi-eklipse partziala izango da Amerikan, Europan, Asian eta Australian, eta Euskadin ere ikusi ahal izango dugu. Abenduaren 4an, berriz, eguzki eklipse bat gertatuko da Antartikan eta Afrika hegoaldean.

Uda lehorra eta freskoa

Aurtengo uda, orokorrean, lehorra izan dela azaldu dute eguraldian adituek, eta hotza, batik bat, kostaldean. Adibide bat jartze aldera, Gasteizen metro koadroko 2 litro euri soilik egin du uztailean eta abuztuan. Ekaina, baina, oso euritsua izan zen, azken urteetako euritsuena.

Udan zehar ohikoak izaten diren ekaitzak apenas ikusi ditugu uda honetan, eta ipar-haizea nagusitu denez, oso eguzki ordu gutxi izan ditu.