Gizartea
Koronabirusa
Nafarroan hautemandako koronabirus kasu berrien kopuruak gora egiten jarraitzen du
I. R. | EITB MEDIA
Asteazken honetan, 50 positibo berri erregistratu dituzte, asteartean baino 5 gehiago. Hala ere, ez da ospitaleratzerik ezta hildakorik egon.
-
Hainbat gazte Nafarroan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Nafarroan, atzemandako koronabirus kasuen igoera txiki bat izan da asteazkenean, 50 positibo berri erregistratu baitituzte; bezperan 45 izan ziren.
Kasuok hauteman dituzte 1.602 proba egin ondoren, eta, beraz, positibotasun-tasa % 3,1 izan zen atzokoa.
Kontuak horrela, Foru Erkidegoan orain arte kutsatutako pertsonen kopurua 82.309 da, eta hildakoena 1.234. Ospitaleratzeei dagokienez, gaur egun 56 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 15 ZIUetan.
Neurrien arintzea
Egoera epidemiologikoa hobera egiten ari dela eta, ostiraletik aurrera ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak luzatzea, garraioaren edukierak handitzea, gazteen lokalak berriz zabaltzea eta kanpoaldean gehienez 10 pertsona biltzeko muga kentzea planteatu du Nafarroako Gobernuak.