Itxi

Gizartea

Aho batez adostu dute

Legebiltzarrak batzorde bat eratuko du ume lapurtuen auziak ikertzeko

Erredakzioa

Batzordeak plangintza bat garatu, eta edozein pertsona deklaratzera deitu ahal izango du.

01:07
Lapurtutako Umeen Elkartearekin batzartu da lehendakaria

Eusko Legebiltzarrak batzorde bat osatuko du 1940ko eta 1990eko hamarkaden artean izandako ume lapurtu auziak ikertzeko.

Talde guztiek aho batez onartu dute ekimena, Eusko Alkartasunak aurkeztutako proposamen bati zuzenketa jarrita.

Batzordeak plangintza bat garatuko du, eta edozein pertsona deklaratzera deitu ahal izango du.

Adostutakoaren arabera, batzordeak adopzio arauak aztertuko ditu, gertatutakoa argitzeko eta etorkizunean antzekoak gertatzea galarazteko baliagarri izan daitezkeen erreformak proposatzeko.

Legebiltzarreko talde guztiak pozik agertu dira akordioarekin, eta gertatutakoa argitzeko itxaropena agertu dute.

Baliteke Espainian 300.000 haur lapurtu izana azken hamarkadetan. Euskadin, 200 salaketa inguru aurkeztu dituzte, gehienbat Gipuzkoan.