Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Aretxabaleta eta Lekeitio dira eremu gorrian dauden udalerri bakarrak
A. S. | EITB Media
Balmasedak, Zallak, Elgoibarrek eta Lazkaok atzean utzi dute, azken orduan, eremu latzena.
-
Grafikoa: EITB Media.
Egoerak nabarmen egin du okerrera azken orduetan Aretxabaletan, eta hori izatetik gorri izatera igaro da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Dena dela, Balmasedan, Zallan, Elgoibarren eta Lazkaon egoerak hobera egin du, lau udalerriek atzean utzi baitute eremu astinduena.
Covid-19aren kutsatze-kurbak behera egiten jarraitzen du Euskadin, igande honetan 119 positibo berri atzeman ostean. Ospitaleko egoera ere zertxobait hobetu da, baina bihurgunearen beherakada moteldu egin da.
Arabak (144 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, Gasteizekin, Amurriorekin eta Agurainekin batera. Laudiok berdeari eutsi dio eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.
Bizkaian ere hori jarraitzen du semaforoak (172 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitio bakarrik dago eremu gorrian.
Laranjan, berriz, Gernika-Lumok jarraitzen du, eta azken orduetan Zalla gehiru zaio, gorria atzean utzi baitu.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza daude. Bermeo eta Balmaseda gehitu dira zerrendara, azken orduetan egoerak hobera egin ostean.
Ortuellak berdear eustea lortu du.
Gipuzkoa (174 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Lazkao eta Elgoibar gorritik irten dira, baina Aretxabaletan egoerak nabarmen egin du okerrera eta zerrenda gorrira igaro da.
Urnietan laranjan dago semaforoa, baita Elgoibarren eta Lazkaon ere.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte- Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. Mutriku gehitu zaie azken orduan.
Honenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk berdez.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.