Gizartea
Koronabirusa
Positiboen kopuruak behera egin du Nafarroan, baina lau pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan
I. R. | EITB MEDIA
Denera, 39 kutsatu berri hauteman dituzte, eta 65 pertsona daude ospitaleetan; horietatik, 20 ZIUetan.
-
Pertsona bat txertoa jasotzen. Argazkia: EITB Media.
Nafarroan, behera egiten jarraitzen du koronabirus kasuen kopuruak; izan ere, 39 positibo atzeman dituzte azken orduetan 778 proba egin ondoren, Foru Erkidegoko Osasun Departamentuaren datuen arabera.
Hala, bezperan baino 16 kutsatze gutxiago izan dira Nafarroan, 55 kasu zenbatu baitzituzten larunbatean, eta positibotasun tasa % 6,2koa izan zen. Positiboak 47 izan ziren ostiralean; 48, ostegunean; 81, asteazkenean; 53, asteartean; eta 70, astelehenean.
Cascante izan da eremurik kaltetuena azken orduetan, sei kasurekin, eta Antsoain, Fitero eta Arrotxapea Iruñeko auzoa ageri dira zerrendan ondoren, hiruna positiborekin.
Gaur egun, 65 gaixo daude erietxeetan, bezperan baino lau gehiago, horietatik, 20 zainketa intentsiboetan. Nafarroan orain arte kutsatutako pertsonak 82.187 dira eta hildakoak 1.232.
Txertaketa-prozesuari dagokionez, 2.244 txerto jarri zituzten igandean Nafarroan, eta, horrela, 961.089 dosi eman dituzte gaur egunera arte; ondorioz, 503.589 pertsonak jaso dute pauta osoa.