Gizartea
Koronabirusa
Positibo berriek 50eko langatik behera jarraitzen dute Nafarroan
I. G. | EITB MEDIA
Atzo covid-19aren 46 kasu berri erregistratu ziren, aurreko egunean baino bi gutxiago, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera.
-
Emakume bat txertoa jasotzen. Irudia: EFE
Covid-19aren positibo berriek beherakada txiki bat izan dute Nafarroan, 46 kasu berri atzeman baitituzte, bezperako 48 kasuen ostean, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera.
Horrela, Nafarroa egunero kutsatutako 50 pertsonako langatik behera mantentzen da bigarren egunez jarraian.
Kasu gehien izan dituzten eremuak Milagro eta Arrotxapea auzoa izan dira (lau kutsatu bakoitzean), eta ondoren Antsoain (hiru kasu).
Ostegunean, 48 kasu zenbatu zituzten Nafarroan, lau ospitaleratze izan ziren, hiru ZIUn, eta ez zen hildakorik izan.