Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Non jaso behar dut txertoa irailaren 30etik aurrera?

EiTB Media

Kontsultatu hemen zeintzuk izango diren txertaketa guneak, zentro handien itxieraren ondoren.

  • Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: EFE

    Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: EFE

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua "baikor eta ilusioz beteta" agertu da pandemiak Euskadin duen "bilakaera onagatik" eta, batez ere, txertaketaren arloan emandako "urrats handiagatik".

Izan ere, aste honetan xede-populazioaren (12 urtetik gorako pertsonak) % 90ek dosi bat izango du gutxienez, eta "aste gutxiren buruan" talde horretako 10 pertsonatik 9k jarraibide osoa izango dute.

Gauzak horrela, urritik aurrera, txertoa jartzeko hitzordua duten guztiei –dela lehenengo dosia jartzeko dela bigarrena jartzeko– osasun-zentroetan edo tarteko beste puntu batzuetan emango zaie arreta:

- Arabako ESIa: San Martingo osasun-zentroa Vitoria-Gasteizen

- Arabako Errioxako ESIa: Lezako ospitalea eta Oiongo osasun-zentroa

- Barakaldo-Sestaoko ESIa: Sestaoko EAGa eta Zaballako osasun-zentroa Barakaldon

- Barrualde-Galdakaoko ESIa: Galdakao-Usansoloko ospitalea eta Gernika-Lumoko ospitalea

- Bidasoako ESIa: Artaleku kiroldegia Irunen (kokapen bera)

- Bilbo-Basurtuko ESIa: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (Areiltza pabilioia) eta Indautxuko osasun-zentroa Bilbon

- Debabarreneko ESIa: Eibarko ospitalea

- Debagoieneko ESIa: Debagoieneko ospitalea

- Donostialdeko ESIa: ATANO III pilotalekua (Donostia)

- Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIa: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Buenavista osasun-zentroa Portugaleten

- Goierri-Urola Garaiko ESIa: Zumarragako ospitalea eta Azpeitiko osasun zentroa

- Tolosaldeko ESIa: Tolosako Ferial udal-zentroa, Villabonako Gurea zinema eta Andoaingo Arrate pilotalekua

- Uribeko ESIa: Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea