Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Zazpi udalerri daude gorrian, hiru laranjan, eta horian gainerakoak
O.P. | EITB Media
Gorrian jarraitzen dute Balmasedak, Bermeok, Gernika-Lumok, Lekeitiok eta Zallak Bizkaian, eta Elgoibarrek eta Lazkaok, Gipuzkoan. Sopela, Lasarte-Oria eta Lezo dira laranjan dauden bakarrak, eremu horretatik atera baitira Leioa, Aretxabaleta, Mutriku eta Deba.
-
Grafikoa: EITB Media.
Aldaketarik gabe dago gaur eremu gorria, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gaur kolorez aldatu dutenak Leioa, Aretxabaleta, Mutriku eta Deba dira, datuak hobetuta laranjatik horira pasatu baitira, baita Orio ere, eremu berdea utzita.
EAEn, 273 positibo berri hauteman dira azken 24 orduetan, 16 puntu jaitsi da intzidentzia, eta 14 eguneko 100.000 biztanleko 223 kasutan kokatu da. 48 pertsona daude ospitaleetan, astelehenean baino 10 gehiago, eta 60 dira ZIUetan daudenak, bezperan baino hiru gutxiago.
Arabak (194 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok, Agurainek eta Laudiok ere. Ez dago, hortaz, udalerririk ez eremu gorrian ez naranjan ezta berdean ere.
Bizkaiak ere horiari eutsi dio (223 kasu 100.000 biztanleko). Soilik bost udalerri daude eremu gorrian: Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Zalla.
Sopela baino ez dago laranjan, Leioak datuak hobetu baititu.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapaga eta Zornotza daude. Leioa gehitu dira zerrendara, azken orduetan egoerak hobera egin ostean.
Ez dago herri bakar bat ere berdean.
Gipuzkoa (221 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Lazkaok eta Elgoibarrek, baina, gorri jarraitzen dute gaur.
Laranjaz, berriz, Lasarte-Oria eta Lezo daude.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. Aretxabaleta, Mutriku eta Deba ere hori jarri dira gaur, datuak hobetuta, eta Orio ere hori dago, baina berdetik horira igarota, egoerak okerrera egin baitu bertan.
Honenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk berdez.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.