Gizartea
KORONABIRUSA
Behera egin dute berriro positiboek Nafarroan, 50en bueltan kokatuta
Eider Garaikoetxea | EITB Media
Gizonezko bat hil da eta zazpi pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan Nafarroan. Guztira, 53 positibo hauteman dituzte.
-
Laborategiko langileak, proba diagnostikoak eskuan. Artxiboko argazkia: EFE
Azken orduetan, 71 urteko gizonezko bat hil da eta zazpi pertsona ospitaleratu dituzte Nafarroan, horietako bi, ZIUetan. Guztira, 1.291 diagnostiko proba egin dituzte eta, horietatik guztietatik, 53 kasu positibo hauteman dituzte, bezperan baino 17 gutxiago. Horrela, positibotasun tasa % 4,1ekoa da.
Barañainen atzeman dituzte positibo gehien; sei, hain zuzen ere. Mendabian eta Iruñeko Arrotxapea auzoan, bestalde, launa kasu zenbatu dituzte.
Ospitaleratzeei dagokienez, gaur egun 68 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 23 zainketa intentsiboetan.
Txertaketa erritmo onean doa, eta astearte honetan 4.274 dosi eman zituzten; horien ondorioz, 949.226 dosi inokulatu dituzte guztira, eta 493.472 lagunek dute jarraibide osoa.