Gizartea
Sevilla
Amildegi bat miatzea agindu dute Marta del Castillo bilatzeko
Erredakzioa
Ruta del Agua izeneko inguruan dago, Camasetik gertu. Biktimaren aitonak manta bat aurkitu zuen bertan, baina ez zen DNA arrastorik aurkitu.
-
Polizia agenteak Ruta del Agua izeneko amildegia miatzen. Argazkia: EITB
Marta del Castilloren hilketa aztertu duen epaileak Ruta del Agua izeneko inguruan dagoen amildegi bat "begiz arakatzeko" eskatu dio Poliziari. Camasetik (Sevilla) gertu dago amildegia eta biktimaren aitonak manta bat aurkitu zuen bertan.
Efe albiste-agentziak zabaldu duenez, epaileak aitortu du aipatu manta horretan ez zegoela Marta del Castilloren DNA arrastorik, hori dela eta, "ez dago arrazoirik inguru horretan zulaketak egiteko edo lurrak mugitzeko".
Hala ere, "gure esku dauden aukera guztiak agortzeko", epaileak amildegia begiz ikuskatzea agindu dio Poliziari, "bilaketa-lan sakonagoa egitea beharrezkoa ote den jakiteko".
Epailearen arabera, edozein ekintza "bermatuta egongo litzateke alaba aurkitzeko esperantza duten gurasoengatik", baina "ez litzake onargarria izango zentzuzkotik harago joatea, oinarririk gabeko bilaketa lanetarako baliabide publikoak erabiltzea".