Gizartea
KORONABIRUSA
62 positibo berri, bezperan baino 49 gutxiago, eta hildako bat Nafarroan
Agentziak | EITB Media
Iruñean atzeman dituzte kasu gehien, 13. Bestela, Mendabian eta Valtierran seina kasu berri erregistratu dituzte azken orduetan.
-
Osasun langileak. Argazkia: EFE
Ostiral honetan, 62 covid-19 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Hala, nabarmen egin dute behera kasuek, bezperan 111 zenbatu baitzituzten. Gainera, 82 urteko gizon bat zendu da, covid-19ak jota.
Atzoko egunean zehar, 1.319 proba diagnostiko egin zituzten, eta % 7,4ko positibotasun tasa lortu.
Erietxeetan, lau gaixo berri ospitaleratu zituzten, eta ingresatutako pertsonen zifra 77tik 71ra jaitsi zen. Zaintza Intentsiboen Unitatean bezperako egoera berdinean jarraitzen dute, 25 gaixo larrirekin.
Udalerrika, Iruñean izan dira kasu gehien, 13. Atzetik, 6na positibo berri zenbatu dituzte Mendabian eta Valtierran; 5, ostera, Betelun.
Txertaketa eta ospitaleen egoera
Ostegunean Foru Erkidegoko ZIUetan zeuden 25 gaixo larrietatik 23 txertatu gabekoak ziren, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak baieztatu zuenez.
Indurainek argitu bezala, Zaintza Intentsiboen Unitateetako okupazioak altua izaten jarraitzen du. Hortaz, kontseilariak txertorik hartu ez duten herritarrei gogorarazi die "edonoiz, edozein egunetan" har dezaketela, astelehenetik igandera, goizez zein arratsaldez.