Itxi

Gizartea

Koronabirusa

EAEko 12 urtetik gorakoen % 81ek covid-19aren kontrako txertaketa-jarraibide osoa dute dagoeneko

Agentziak| EITB Media

Azken egunotan, 12 eta 15 urte bitartekoen txertaketa nabarmen arindu da; izan ere, nerabeen % 74k lehen dosia jaso dute jada.

  • Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen

    Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik gorakoen % 81,3k covid-19aren kontrako txertaketa-jarraibide osoa du dagoeneko; eta, % 87,8k, berriz, lehen dosia.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, puntu eta erdiko igoera egon da txertaketa-jarraibidea osatu duten herritarren portzentajean.

Azken egunotan, Azken egunotan, 12 eta 15 urte bitartekoen txertaketa nabarmen arindu da; izan ere, nerabeen % 74k lehen dosia jaso dute jada. Gainera, ikasturte berriaren atarian, haur eta nerabe horien % 26,3k bi txertoak jaso dituzte dagoeneko.

16 eta 19 urte bitartekoen artean ere igo da txertatutakoen zenbatekoa, taldearen erdia gainditzeraino (% 50,5). Horietatik % 75,5ek hartu dute lehen dosia.

% 93,5

Gutxienez dosi bat jaso dutenak

% 92,9

Inmunizazio osoa dutenak

% 69,8

Hirugarren dosi bat jaso dutenak

% 3,5

Kontraindikazioa dutenak edo uko egin dutenak

Orotara, EAEn bizi diren 1.737.468 lagunek jaso dute covid-19aren kontrako txertoaren dosi bana, eta horietatik 1.609.474k txertaketa-jarraibidea osatu dute.

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia Errefortzu dosia
90-99 urte % 94 % 94 % 97,7
80-89 urte % 97,8 % 97,6 % 94,9
70-79 urte % 96,5 % 96,5 % 96,6
60-69 urte % 95,6 % 95,6 % 91,2
50-59 urte % 95,9 % 94,8 % 78,9
40-49 urte % 93,2 % 92,8 % 59,4
30-39 urte % 88,1 % 86,8 % 39,6
18-29 urte % 87,8 % 86,4 % 30,5
12-17 urte % 96,8 % 95,8 % 0
5-11 urte % 60 % 46,9 % 0