Itxi

Gizartea

'Palma Arena' auzia

Urdangarinek atzerrian fakturatzeko eskatu zion Nóoseko kontulariari

Erredakzioa

Epailearen aurrean egindako deklarazioan, Cristina Infanta iruzur fiskala egiteko sortutako sareari buruz ezer ere ez zekiela esan du Nóos Institutuko kontulariak.

Miguel Tejeiro Nóos Institutuko kontulari oiha Palma Arena auziko epailearen aurrean deklaratu du, eta, esandakoaren arabera, Iñaki Urdangarin Palmako Dukeak eta Diego Torres kideak formula bat eskatu zioten atzerriko negozioak Espainian ez fakturatzeko. Helburua zerga gutxiago ordaintzea zen.

Hala ere, ukatu egin du Nóoseko irabaziak desbideratzeko paradisu fiskala bilatzeko eskatu izana.

Tejeirok esandakoaren arabera, Urdangarinek eta Torresek nazioarteko proiektuak garatu nahi zituzten Europan, Mexikon eta Brasilen, eta horiek fakturatzeko sozietate bat behar zuten atzerrian.

Cristina Infanta

Epaileak zenbait alditan galdetu dio Tejeirari Cristina Infantak iruzurrean jokatutako paperaz. Kontulari oihak esan duenez, erregearen alabak ez zuen zerikusirik izan Nóoseko administrazio kontseiluak hartutako erabakiekin.

Miguel Tejeiro Nóos Institutuko kontulari oiha Palma Arena auziko epailearen aurrean deklaratu du, eta, esandakoaren arabera, Iñaki Urdangarin Palmako Dukeak eta Diego Torres kideak formula bat eskatu zioten atzerriko negozioak Espainian ez fakturatzeko. Helburua zerga gutxiago ordaintzea zen.Hala ere, ukatu egin du Nóoseko irabaziak desbideratzeko paradisu fiskala bilatzeko eskatu izana.Tejeirok esandakoaren arabera, Urdangarinek eta Torresek nazioarteko proiektuak garatu nahi zituzten Europan, Mexikon eta Brasilen, eta horiek fakturatzeko sozietate bat behar zuten atzerrian. Cristina InfantaEpaileak zenbait alditan galdetu dio Tejeirari Cristina Infantak iruzurrean jokatutako paperaz. Kontulari oihak esan duenez, erregearen alabak ez zuen zerikusirik izan Nóoseko administrazio kontseiluak hartutako erabakiekin.