Gizartea
KORONABIRUSA
Nafarroan 111 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan
EITB Media
Kasedan atzeman diuzte kasu gehien, adinekoen zentro batean agerraldi bat izan baita. Atzo 1.395 proba egin ziren, % 8 positiboak. Erietxeratuen kopurua beherantza doa apurka.
-
Taberna baten barrualdea eta jendea kanpoan. Argazkia: EFE.
Nafarroan 111 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan, eta, beraz, asteazkenean baino kasu gehiago izan dira, 101 kutsatu eta hildako bat zenbatu baitzituzten bezperan.
Foru Gobernuaren datuen arabera, Kasedan atzeman dituzte azken orduetan kasu gehien (18 positibo), 15 erabiltzaileri eta 3 langileri eragiten dien agerraldi bat izan baita.
Atzo 1.395 proba egin ziren, eta positibotasun tasa % 8koa izan zen.
Foru Gobernuaren datuen arabera, Kaseda (15 positibo) da azken orduetan kasu gehien jakinarazi dituen gunea, egoitza batean agerraldi bat izan ostean. Tutera Ekialdea da hurrengoa zerendan, 11 kutsaturekin eta Milagrosa seirekin. Arrotxapean eta II. Zabalgunean bosna positibo atzeman dituzte.
Atzo 5 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, horietako bat ZIUn. Beraz, guztira 77 pertsona daude ospitalean covid-ak jota (bigarren egunez jarraian 80tik behera dago kopuru hori), eta horietatik 25 daude larri.
Txertoei dagokienez, atzo 4.072 dosi jarri ziren, eta guztira 932.892 dosi eman ziren. Atzoko egunaren amaieran, 479.081 pertsonek zuten jarraibidea osatua Nafarroan.