Itxi

Gizartea

Urdangarinen bazkide ohia

Diego Torresek ez deklaratzeko eskubideari heldu dio

Erredakzioa

Entitatearen azpijokotik 5,8 milioi euro Urdangarinentzat eta Diego Torres bere bazkide ohiarentzat izan zirela uste du Fiskaltzak.

  • Diego Torres eta bere emaztea, abokatuarekin batera. Argazkia: Efe

    Diego Torres eta bere emaztea, abokatuarekin batera. Argazkia: Efe

Diego Torres, Iñaki Urdangarinen bazkide ohia, ez deklaratzeko eskubideaz baliatu da epaiketaren lehen egunean. Goizeko 09.00etan iritsi da epaitegira Palma Arena auzitik banandutako Noos institutuko kasuagatik deklaratzeko. Ana Maria Tejeiro bere emaztearekin batera iritsi da, izan ere, deklaratzera deituta dago ere azken hau Marco Antonio eta Miguel Tejeirorekin eta Salvador Trinxetetik batera.

Ana Maria Tejeirok ere ez deklaratzeko eskubideari heldu dio.

Belizen zerga gutxiago ordaintzeko elkarte bat erabili zutela onartu du Tejeirok

Miguel Tejeirok, ordea, deklaratu du. Urdangarin eta Torresen enpresen kontularia eta Noos institutuko idazkaria zen Miguel Tejeiro. Epailearen aurrean, Belizen zerga gutxiago ordaintzeko elkarte bat sortu zutela onartu du, baino legeak agintzen duen bezala egin zutela esan du, bere iritziz, herrialdea ez baita zerga-paradisua.

Urdangarin, otsailaren 25ean

Nóos Institutuaren iruzurraren inguruko galdeketak hasi ditu Jose Castro Palma Arena auziko epaileak. Fiskaltzak uste du gobernuak Noosi emandako dirua Urdangarinen enpresen esku geratzen zela eta horiek "faktura eta aurrekontu faltsuak" egiten zituztela. Hori dela eta, Urdangarinek datorren otsailaren 25ean deklaratu beharko du.

Torresi, Urdangarinekin batera, iruzurra egozten diote. Administrazioari eskaintzen zizkioten zerbitzuetan, ustez gezurrezko lanak asmatzen zituzten eta neurrigabeko prezioak ezartzen zituzten. Horrela, Noos institutaren buru egon ziren urteetan, entitateak jasotzen zuen diru publiko eta pribatutik dirutza jasotzeko azpijokoa sortu omen zuten.

Era honetan, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak ikertu duenaren arabera, 2004 eta 2007 urteen artean Urdangarinen eta Diego Torres haren bazkidearen Noos Institutuak ia 6 milioi euro jaso omen zituen, "administratzaile ziren zenbait enpresen bitartez", besteak beste, Nóos, Aizoon S. L (Cristina infanta jabekidea da), Virtual Strategies S. L, Shiriaimasu, Intuit Strategy Innovar eta De Goes Center For Stakeholder Management.