Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Araba eta Gasteiz eremu gorritik irten dira

A. S.| EITB Media

Gainera, Santurtzi eta Sestao, Bizkaian, eta Aretxabaleta eta Irun, Gipuzkoan, gehien zigortutako eremutik laranjara igaro dira. Donostia, berriz, eremu horira igaro da.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arabak eta hiriburuak, Gasteizek, eremu gorritik irtetzea lortu dute azken orduetan covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Hala, EAEko hiru herrialdeak eta hiriburuak eremu latzenetik at daude.

Bestalde, Santurtzi eta Sestao, Bizkaian, eta Aretxabaleta eta Irun, Gipuzkoan, gorritik eremu laranjara igaro dira. Elgoibarrek eta Lezok, ordea, ezin izan dute bertan jarraitu eta gorri jarri da semaforoa bi udalerri horietan.

Intzidentzia metatuak behera egin duen arren, Euskadiko ospitaleetako asistentzia-presioak handia izaten jarraitzen du, 294 pertsona baitaude ospitaleratuta: 74 zainketa intentsiboetan eta 220 gela arruntetan.

Arabak (357 kasu 100.000 biztanleko) eta Gasteizek ere gorria atzean utzi dute eta, bera,z ez dago Araban udalerririk gune latzenean.

Amurrio laranjan ageri da gaur ere, eta Agurain eta Laudio, berriz, horiak dira. Ez dago, hortaz, udalerririk eremu berdean.

Bizkaiak (341 kasu 100.000 biztanleko) laranjari eutsi dio baina 10 udalerri daude oraindik eremu gorrian: Berango, Bermeo, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Ondarroa y Sopela.

Santurtzik eta Sestaok eremu gorria atzean utzi dute eta zerrenda laranjan ageri dira Abanto, Barakaldo, Bilbo, Erandio, Galdakao, Mungia, Muskiz eta Zornotzarekin batera. Balmaseda, berriz, egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da.

Horian, bestalde, Abadiño, Balmaseda, Basauri, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Markina-Xemein, Ortuella, Portugalete eta Trapagaran daude; gaurtik baita Abanto, Arrigorriaga eta Barakaldo ere.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoan (306 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorritik kanpo mantendu da, eta Donostia laranjatik horira igaro da azken orduetan. 

Aretxabaleta eta Irun gune gorritik irten dira, eta Elgoibar eta Lezo, berriz, bertan sartu dira. Hortaz, zazpi dira gune kritikoenean jarraitzen duten udalerriak: Elgoibar, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oiartzun eta Usurbil.

Laranjaz margotuta ageri dira Andoain, Eibar, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Legazpi, Pasaia eta Urnieta. Gaurtik baita Irun eta Aretxabaleta ere. 

Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara,  Errenteria, Hernani, Oñati, Orio, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga horian jarraitzen dute eta Azpeitia, Donostia, Ordizia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia gehitu zaie zerrendara.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.