Gizartea
Koronabirusa
Heriotza bat izan da azken orduotan Nafarroan, baina beherantz jarraitzen dute kutsatzeek
O.P. | EITB Media
87 kasu zenbatu dira azken orduetan, bezperan baino bost kasu gutxiago. Hil honetan hirugarren egunez 100etik behera kutsatu izan dira.
-
Nafarroako ospitaleko larrialdien atea. Artxiboko argazkia: EFE
87 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, bezperan baino bost gutxiago, beraz, Foru Gobernuak eskainitako datuen arabera.
Ostegunean zehar 1.187 proba diagnostiko egin ziren, eta positibotasuna % 7,3koa izan zen.
Abuztuan hirugarren egunez 100etik behera kokatu dira, gainera, kutsatzeak; urrun gelditzen dira hilaren lehen asteko 300 kutsatuen bueltako zifrak.
Atzo zenbatutakoak, zehazki, duela astebete hautemandako 152 kasuen azpitik daude eta duela bi asteko 229 kasuetatik oso behera.
Ostegunean 7 ospitaleratze berri egin ziren, bat ere ez intentsiboetan, eta guztira 90 pertsona daude ospitaleratuta covid-19 gaixotasunagatik, horietatik 24 ZIUn.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, azken orduetan beste heriotza bat izan da covid-19agatik; 1221 heriotza izan dira guztira Nafarroan.
Atzo covid-19aren aurkako 3590 txerto dosi inokulatu ziren; guztira 910.735 dosi eman dira eta 459.788 lagunek dute jarraibide osoa.