Itxi

Gizartea

Koronabirusa

LABIren batzorde teknikoa bilduta dago egoera epidemiologikoa aztertzeko

eitb media

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gidatuko du gaur goizeko bilera, eta covid-19ari eutsi eta hura gainditzeko indarrean dauden neurriak malgutzea komeni den ala ez aztertuko dute.

0:47
LABI teknikoaren gaurko bilera

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoa bilduta dago Gotzone Sagardui osasun sailburua buru duela. Gaur egun EAEn covid-19a heda ez dadin indarrean dauden murrizketak aldatzea edo mantentzea komeni den aztertzen ari dira 09:30ean hasi den bileran.

Bilera horretan, egungo neurriak "arindu" edo luzatu egin behar diren aztertuko dute. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azken egunetan egindako adierazpenen arabera, ez da espero aldaketa handirik egotea. Izan ere, EAEko intzidentzia jaisten eta 400era iristen ari bada ere, Jaurlaritzak egunotan aditzera eman du ez dela neurriak malgutzeko unea, pandemiaren egoera gero eta hobea bada ere, mantso baitoa.

Bileraren ostean, sailburuak azalpenak emango ditu prentsaurrekoan. Zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en.