Gizartea
Koronabirusa
Nafarroako zein udalerritan ezarriko dute etxeratze-agindua irailaren 2ra arte?
EITB MEDIA
Gaueko mugikortasuna mugatzeko neurria abuztuaren 27tik irailaren 2ra arte egongo da indarrean eta 54 herritan izango du eragina. Zerrendatik kanpo geratu da Iruñea.
-
Tutera. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Gobernuak etxeratze-agindua luzatzea erabaki du kutsatzeen ondorioz intzidentzia tasa altua duten udalerrietan. Neurri murriztailea abuztuaren 27tik irailaren 2ra arte egongo da indarrean eta, guztira, 54 herritan ezarriko dute.
Udalerri horietan gaueko mugikortasuna galarazita egongo da 01:00etatik 06:00etara, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan. Halaber, etxeratze-agindua indarrean egongo da pandemiarik ez balego festak ospatuko lituzketen herrietan (10).
Hauek dira 54 udalerriak:
- Aberin
- Altsasu
- Andosilla
- Añorbe
- Arano
- Arantza
- Arguedas
- Armañantzas
- Azagra
- Barillas
- Bera
- Berriozar
- Betelu
- Burlata
- Cadreita
- Cárcar
- Cascante
- Corella
- Lizarra
- Etxarri Aranatz
- Ezkabarte
- Faltzes
- Fustiñana
- Goizueta
- Girgillao
- Uharte
- lturmendi
- Lekunberri
- Lesaka
- Lodosa
- Irunberri
- Luzaide
- Mélida
- Milagro
- Murchante
- Murieta
- Oiz
- Olaibar
- Pitillas
- Gares
- Ribaforada
- Jaitz
- San Adrián
- San Martin Unx
- Sorlada
- Sunbilla
- Tebas - Muru Artederreta
- Torres del Río
- Tutera
- Eguesibar
- Viana
- Atarrabia
- Zizur Nagusia
- Zugarramurdi