Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Frantziako gobernuak txertoaren hirugarren dosia gomendatu die 65 urtetik gorakoei eta arrisku berezia dutenei

Agentziak | eitb media

Hirugarren dosia RNA-mezularia motako txertoena izan behar da, 65 urte edo gehiago dituztenentzat, baita covid-19a modu larriagoan izateko arriskua areagotzen duten gaixotasunak dituztenentzat ere.

  • Emakume bat, covid-19aren aurkako txertoa jasotzen.

    Emakume bat, covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

Frantziako gobernuak txertoaren hirugarren dosia jartzeko gomendatu die 65 urtetik gorakoei, bai eta covid-19a modu larriagoan izateko arriskua areagotzen duten gaixotasunak dituztenentzat ere, Frantziako Osasun Sailak (HAS) jakitera eman duenez. 

Hirugarren dosia RNA mezularia motako txertoena izan behar da, eta txertaketa-jarraibide osoa amaitu eta gutxienez sei hilabete igaro ondoren eman beharko da.

Frantziako Gobernuak uztailean hirugarren dosi baten hipotesia aurkeztu ostean, Frantziako Osasun Ministerioak egindako eskaerari erantzutera dator Osasun Sailaren erabakia. 

Gabriel Attal gobernuko bozeramaileak gaur, Osasun Sailaren iragarpenaren aurretik egindako adierazpenetan esan duenez, sailaren agindua igorri bezain pronto jartzen hasi ahalko lirateke hirugarren dosi horiek, irailaren erdialdera. 

Osasun Sailak azaldu duenez, "azken ikerketek erakusten dute txertoen eraginkortasuna jaitsi egiten da denborarekin, bereziki delta aldaeraren aurrean".

Gaineratu du adin handieneko pertsonak eta arrisku-taldeetakoak (adibidez, transplantatutako pazienteak edo obesitatea, diabetesa, minbizia edo gaixotasun kronikoak dituztenak) direla txertoen eraginkortasunaren murrizketa horren ondorioz "kaltetuenak".

Hirugarren dosia gripearen txertoarekin batera ematea gomendatu du Frantziako Osaun Sailak, udazken honetan gripearen aurkako txertaketa-kanpaina errazteko.

Sasoiko gripearen arrisku handiena duten pertsonak dira, halaber, Covid-19a modu larriagoan jasateko arrisku gehien dutenak.