Itxi

Gizartea

Koronabirusa

100 kasutik gora zenbatu dituzte Nafarroan azken orduotan

EITB Media

102 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino 15 gehiago, baina, hala ere, duela astebeteko 151 eta duela bi asteko 191 kasuak baino gutxiago dira.

  • Neska bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE.

    Neska bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE.

Astelehenean 102 kasu zenbatu dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera.

Bezperan baino 15 gehiago dira, baina, hala ere, duela astebeteko 151 eta duela bi asteko 191 kasuak baino gutxiago dira.

1.633 proba egin ziren atzo (PCR eta antigenoak), positibitatea tasa, beraz, % 6,2an kokatu zen. 

Zizur Nagusian izan dira kasu gehien (8), eta Txantrea (6) eta Berriozar, II. Zabalgunea eta Tutera Ekialdea (5) daude zerrendan hurrengo postuetan. Horien ostean, Añorbe, Tutera Mendebaldea eta Atarrabia (4) ageri dira.

Nafarroako gobernuak jakitera eman du azken orduetan bi hildako izan direla covid-19agatik, 76 eta 87 urteko bi gizonezko. Aldiz, ospitaletako egoerak hobera egin du, astelehenean 87 lagun zeuden erietxeetan (bezperan baino 5 gutxiago), horietatik 27 ZIUtan (4 gutxiago). 

Txertaketari dagokionez, astelehenean 5.574 dosi eman zituzten; beraz, Nafarroan 899.786 txerto eman dituzte guztira. Jarraibide osoa duten pertsonak 453.055 dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.